Lanbideak ikasgai

Ubane Madera 2019ko api. 9a, 10:59

Plaentxi Herri Ikastetxeko bigarren mailako neska-mutikoak, C ikasgela.

Lanbideak ikasgai dituzte, Plaentxi Herri Ikastetxeko 2. mailako ikasleek azken asteotan: teknikariak, soldatzaileak, arraindunak, kazetariak… izan dituzte bisitan, besteak beste, norbere lanbidearen ezaugarriak eta xehetasunak ikasleei kontatzeko, gurasoen eskutik. Tartean, Pil-pileanetik ere joan dira eskolara, Soraluzeko herri komunikabidearen gainean berba egitera.

Zer egiten du soldatzaile batek? Edo teknikari batek? Edo arraindun batek? Edo kazetari batek? Zela egiten du lan? Non? Zenbat orduz?… Halako xehetasunen berri jasotzen dabiltza egunotan Plaentxi Herri Ikastetxeko neska-mutikoak; helburua da lehen eskutik, profesionalen eskutik entzun ditzaten lanbideren batean edo bestean jarduteak dituen ezaugarriak, baldintzak eta desberdintasunak.

Gurasoen laguntzarekin

Horretarako gurasoak gonbidatu dituzte, norbere lanbidearen berri ematera. Eta besteak beste, bisitarien artean, Pil-pilean Herri Komunikabideko kazetari bat ere bertaratu da, Plaentxi Herri Eskolako ikasleei kazetari izatea eta zehazki, tokian tokiko euskarazko hedabide bateko kazetari izatea zer den eurekin konpartitzeko.