Alex Rodilla eta Borja Zubiaga, FX enpresako langileak barikuan ibili ziren zubian aparkatuta dauden garabiak egokitzen. Aspersore modukoak ipini zizkieten garabi puntan, eta haiek baliatuta, «euri efektua» egingo dute zubian datozen egunotan.
Tiroak, odola eta sua
Horrez aparte, FX enpresakoak arduratuko dira baita ere atentatuko tiroak eta odola irudikatzeaz. Hori Soraluzen egingo dute. Eta Donostian, berriz, autobus baten erreketa simulatuko dute.
Eskarmentu luzea dute Efectos Especiales enpresakoek halako zereginetan: «La ofrenda de los huesos, El mundo prohibido, Gigantes, Los Rodriguez y mas alla... filmetan lan egin dugu», kontatu dute adibide modura.
Lantalde teknikoko kide asko moduan, Madrildik etorri dira FX-ekoak lanera. Bost lagun arduratuko dira datozen asteotako efektu bereziez. Gainontzekoak moduan, Donostian egiten dute lo, grabazioetan 12-14 bat orduko lan-jardunak egin ondoren.