Uztaileko udalekuetarako begirale bila

Ubane Madera 2019ko api. 5a, 09:34

Iazko udalekuetan neska-mutikoak Plaza Berrian.

Bihar, zapatua, udaleku irekien gaineko batzarra egingo dute Gaztelekuan, 10:30ean. Eta besteak beste, udalekuetarako begirale izan nahi dutenen izenak hartzen hasiko dira. Beraz, uztaileko udalekuetan begirale izateko interesa izanez gero, bilerara bertaratzea besterik ez da. Iaz 17 begiralek jardun zuten udaleku irekietan.

Udalekuetan begirale izateko baldintzak dira 18 urtetik gorakoa izatea eta begirale titulua edukitzea. Horretaz gain, baloratuko dute herrikoa izatea.

Uztailaren 8tik 19ra

Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 8tik 19ra bitartean egingo dituzte. Ohi moduan, 4-12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako aisialdi eskaintza da berau. Goizez egiten dituzte ekimen nagusiak, eta baita batzuk arratsaldez ere. Gaua etxetik kanpo ere pasa izan dute.

Batez beste 180 neska-mutikotik gora parte hartzen dute udalekuetan; iaz 184k, eta haiek gidatzen jardun zuten 17 begiralek. Kukumixok kudeatutako zerbitzua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.