Iaz horrenbeste, eta aurten horren gutxi. Horrelakoxea dugu azken urteotan eguraldia gurean. Horren erakusle gaurkoan utzi dituen ez-ohiko irudiak: apirilaren 4an mendiak zuri-zuri.
Gaur bakarrik
Eguraldi adituen arabera, baina, egun bateko kontua besterik ez da izango, elur-kota bizkor igoko da goizean bertan, 1000 m-tik gora eta hego-mendebaldeko haizeak tenperatura maximoak igoaraziko ditu. Ateri eutsiko dio, gainera, datozen orduotan.
Asteburuari dagokionez, berriz, elurra nahi duenak altu jo beharko du. Ezegonkor samar bai, baina elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatzen dute-eta Euskalmeteko adituek. Eta gainera, ez dute prezipitazio larregi espero.