Demaseko ur-putzua zubian

Ubane Madera 2019ko api. 4a, 10:12
Pertsona bat ur-putzuan sartuta.

Azken orduotako euriek eraginda, ur-putzu nabarmena sortu da Zubi Nagusiaren bazterretako batean; Patria telesailerako lurreko dekoratuak eragotzi egin dio urari zubiaren erdian dauden estoldetara joatea. Soraluzeko Udalak jakinarazi du Patriako lantaldekoak eurak etorriko direla ahalik eta lasterren egoera konpontzera.

Argazkian ikusten den moduan, hainbat zentimetroko ur-sakonerako putzua sortu da Zubi Nagusian, gaztetxe alderantz. Eta berez hor ur-putzurik sortzen ez denez, bati baino gehiagori busti zaio gaur goizean praka barrena (eta apur bat gehiago) zubitik pasatzean.

Kontuak kontu, laster bertaratuko dira Patriako lantaldekoak egoera onbideratzerako.