Azaroan jokatu zuten argazki rallyko gaiak honakoak izan ziren zuria, zimurrak, zalantza, kontrapikatua eta erliebea. Gaiak kontuan hartuta, rallyrako landutako argazkiek asko dute teknikatik, sorkuntzatik… eta askok ukitu artistikoa dutela ere esan daiteke.
Apirilaren 17ra arte
90 argazki aurkeztu zituzten 38 parte-hartzaileek eta honakoak izendatu zituen saridun epaimahaiak:
• Herriko saria: Mikel Cruz
• 1. Saria: Carlos de Cos Azkona
• 2. Saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla)
• 3. Saria: Omar Igual (Donostia)
• Umeendako saria: Legazpiko Nagore Imaz.
Erakusketa gaur zabalduko dute, eta apirilaren 17ra arte izango da ikusgai.