“Batak zein besteak gobernatu, pentsioak defendatu”

Ubane Madera 2019ko api. 1a, 16:58

Pentsioen alde gaur egindako elkarretaratzea, apirilaren 1.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Pentsiodunen plataformek dei egin dute astelehenero egiten dituzten mobilizazioez aparte, parte hartzeko apirilaren 13an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren manifestazioetan. Hala jakinarazi dute gaur eguerdian, Plaza Berrian pentsioen alde egindako elkarretaratzean.

85 bat herritarrek babestu dute gaur, astelehena, pentsio duinen alde Soraluzen egindako elkarretaratzea. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Pentsiodunen plataformek helarazitako komunikatua partekatu dute bertan.

Erreibindikazio sorta

Haren bitartez, besteak beste, partidu guztiei gogora ekarri diete apirilaren 28ko Espainiako hauteskundeetan begirada ipinita, 11 puntutan oinarritutako erreibindikazio sorta dutela oinarri:

- Pentsioen Sistema Publikoa blindatzea.
- Europako Gutun Sozialeko konpromisoak betetzeko urrats esanguratsuak ematea.
- KPIaren araberako ordaina izatea gutxienez.
-1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
- Euskadiko eta Nafarroako gobernuek osa ditzatela gaurko pentsioak.
- Gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea.
- 2011ko eta 2013ko lan eta pentsio erreforma indargabetzea.
- 40 urte kotizatutako erretiro aurreratuari zigorrik ez ezartzea.
- Genero arrakalarekin amaitzea.

Hori guztia eskatzeko, mobilizazioetan parte hartzen segitzeko eskatu dute, bereziki, apirilaren 13an lau herrialdeetako hiriburuetan deituta daudenetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.