Elgoibarko XVIII. Aurresku Txapelketa jokatu dute asteburuan, zapatuan eta domekan, Herriko Antzokian. Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako zortzi dantzarik hartu zuten parte eta maila onean aritu zirela nabarmendu dute Bereziartuako arduradunek.