Keixeta guraso elkartearen mezua eskerrak emanez

Erredakzioa 2019ko mar. 29a, 14:30

Joan zen martxoaren 9an, Keixeta guraso elkarteak irteera antolatu zuen Ezcaraiko estaziora eskiatzera joateko eta eskerron mezua kaleratu du lau gurasoren eta udalaren laguntza eskertuz.

“Martxoaren 9an Keixeta guraso elkartean irteera antolatu genuen eskiatzera. Helburua zen Institutuko gure ikasleei aukera ematea kirol hau ezagutu zezaten, gainerakoan ez bailukete ezagutuko. Baina irteera hori ezingo genukeen arrakastaz antolatu, lau gurasok era boluntarioan eskaini zuten laguntzarengatik izan ez balitz: Itzi, Niko, Iñaki eta Mikel.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu egin duzuen ahalegin eta esfortzuagatik.

Aipatu nahi dugu udalarengandik jaso dugun dirulaguntza ere, zeinak posible egin duen irteera egin ahal izatea.

Eskerrak izena eman duten ikasleei ere. Eurak barik ez da posible inongo ekimenik egitea.

Eskerrik asko!"      

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.