Bi taldetan banatuta, aukeran eman zizkieten bi ibilbideak egin zituzten Soraluzeko Institutuko ikasleek atzo, Lanbide Heziketaren Abian azokan, Eibarren.
Enbrioiak ikusi, 3D inpresora erabili…
Oso modu positiboan baloratu du esperientzia Institutuko orientatzailea den Amaia Ezenarrok: “Oso ondo ibili ziren. Stand bakoitzetik pasatzen joan ginen eta amaieran denboratxo bat libre izan zuten nahi zuten tokietatik pasatzeko. Oso entretenigarria izan zen, eta gauza interesgarriak ikusteko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten: Mutrikuko akuikulturako goi mailako zikloan izan zuten arrainen enbrioi txikitxoak mikroskopiotik ikusteko aukera, lagintxoak hartu eta analizatzeko aukera… Bideo-jokoekin ere ibili ziren, kirolaren zikloan osasun neurketak egiten, bizikletan, mekanizatuan produkzioarekin lotutako diseinu programa bat erabiltzezko aukera izan zuten, 3 Dko inpresora ere erabili zuten landutako pieza ateratzeko eta ikusteko zela egiten den, Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako ile-apaindegi eta estetita zikloan gure ikasle bat han jarri zen eta ilea moztu zioten… ziklo bakoitzak zituen ezaugarriak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten”.
Hurbiletik ezagutu
Hori horrela, institutuko orientatzailearen ustez, Abian moduko azokak “oso beharrezkoak” dira: “Bi urtean behin egiten da eta 3. eta 4. mailakoak joaten gara. Merezi du, ze goiz batean daukate inguruko ikastetxeen zikoen eskaintza hurbiletik ezagutzeko aukera. Berdin da batxilerra egin nahi izatea; ze ezagutuz zelako eskaintza dagoen Lanbide Heziketan, batxilergoa egin ondoren ikusten dute egin dezaketela bertako ziklo bat. Begirada etorkizunean ipintzen laguntzen du”.