Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru ordu inguruko ibilaldia izango da eta aditu batek mugarrien inguruko azalpenak eskainiko ditu, eta baita Irureren historiaren gainekoak ere. Ibilaldia amaitu ostean, hamaiketakoa egingo dute Iruren bertan.
Ekimena AEK-k antolatu du 21. Korrika Kulturalaren barruan. Eibarre eta Soraluzen egin dituzte deialdiak. Soraluzeko herrigunean goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Erregetxean.
Izena eman nahi izanez gero, Soraluzeko AEK euskaltegira deitu behar da (943751434).