Frontoiko porteria berriak

Soraluzeko Udala 2019ko mar. 28a, 09:16
Frontoian ipinitako porteria berriak.

Soraluzeko Udalako beharginek porteria berriak jarri dituzte aste honetan frontoiko jolasgunean; porteria berriak metalezkoak dira eta apurketei aurre egiteko prestatuta daude.

Aste honetan bertan porteria berriak jarri ditu Udalak institutu aldameneko jolasgunean.

Ez da porteria hauek edo bertako sareak aldatzen diren lehendabiziko aldia; izan ere, euriak eta erabiltzaile batzuen erabilera desegokiak porteriak behin baino gehiagotan aldatzera behartu du Udala.

Oraingo honetan, arazoari behin betiko konponbidea eman nahian, metalezkoak jarri dira, euriari eta eguzkiari hobeto erantzuten diotenak eta apurketei aurre egiteko prestatuta daudenak; sarea bera ere metalezkoa daukate.

Ranking kirol materialeko etxeari erosi zaizkio, 2.733,56 euroan, BEZa barne.