Rocka, euskal kantuak eta gehiago bihar, Udaberriko kontzertuan

Ubane Madera 2019ko mar. 26a, 18:40
Musika eskolakoak kontzertuan.

The Beatles, Hertzainak, Leonard Cohen eta Oskorri moduko taldeen kantuak entzungai izango dira bihar, 18:30ean hasitako Herriko Antzokian, Soraluzeko Musika Eskolak eskainiko duen Udaberriko kontzertuan.

Ikasle gazteenetatik hasita, denetarik izango da Herriko Antzokiko taula gainean bihar, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolaren eskutik. 

Egitaraua honakoa izango da:

  • Musika tailerrak:
  • En mi tribu (Maria Costumero)
  • Talde instrumentalak:
  • Let it be (The Beatles)
  • Don,t stop me now (Queen)
  • Mi carcel (Soy Luna)
  • Aitormena (Hertzainak)
  • Boil the cabbage down (Folk)
  • River (The mission)
  • Hallelujah (Leonard Cohen)
  • Trikitixak eta panderoak:
  • Euskal Herrian euskaraz (Oskorri)
  • Metalak:
  • March in May (Jacob de Haan)
  • Pianoa:
  • Piratas del Caribe (Hans Zimmer)
  • Abesbatza:
  • Lo, itsas txikia (Josu Elberdin)
  • Dubadda (Lorenz Maierhofar)