Irekiera jendetsua, argazki koloretsuak ikusteko

Ubane Madera 2019ko mar. 26a, 10:05

Neska-mutikoak erakusketa ikusten atzo, astelehena.

50 argazki ingururekin osatuta, atzo, astelehena, inauguratu zuten Euskal Aratosteen gaineko argazki erakusketa, Herriko Antzokian. Jendetsua izan zen estreinaldia, besteak beste, bertan izan zirelako neska-mutiko ugari. Martxoaren 30era arte izango da ikusgai.

Neska-mutikoak taldeka eskolan zein eskolatik irteterakoan kiroldegiraino egindako kalejira eta dantza-saioa jasotzen duten 50 bat argazkirekin erakusketa osatu eta ikusgai dago Herriko Antzokian martxoaren 30era arte.

Kopiak eta bideoa

Atzoko inaugurazioan izan ziren ludotekatik joandako neska-mutiko ugari, norbere burua eta lagunena argazkitan aurkitu nahian. Gurasoak ere bertaratu ziren hainbat, eta baita erakusketarako argazkiak ateratzen jardun zuten argazkilari-boluntarioak ere.



Erakusketa aretoan bertan, gainera, zerrenda batean dabiltza jasotzen ze argazkiren kopiak nahi diren erosi. Eta argazkiekin batera, ikusgai dago, baita ere, egunaren gainean Fernan Oregik egindako bideoa.

Erakusketaren ordutegia honakoa da: astelehenetik barikura 19:00etatik 20:30era eta zapatuan 12:00etatik 13:30ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.