'Patria', Guardia Zibila eta gaizki-ulertzeak

Ubane Madera 2019ko mar. 25a, 18:57
Guardia Zibilaren bikotea patrolaren aurrean.

Astelehena, 10:00ak ingurua. Zubi Nagusia ‘Patria’ telesailaren grabazio bete-betean, eta hara non datorren Guardia Zibilaren patrola, nasai etorri ere, zubian aparkatu arte. Pil-pileaneko erredakzioan lankideen arteko konbertsazioa: Ene! Patrola ekarri dute, ‘Patria’-rako erabiliko dute! Bai? Fijoooo. Benetakoa izango da? Ba ematen du, bai, matrikulan PGC ipintzen du… banoa galdetzera! Jaisten da kazetaria, eta Guardia Zibilei galdera (espainieraz): Benetakoak zarete?

Guardia Zibileko bikotea Soraluzeko bi udaltzainekin berbetan zeuden kazetariak galdera bota dienean (espainieraz). Haien erantzuna: Bai.

Ta kazetariak: Argazkia atera ahal dizuet?

Ta Guardia Zibilak: Bai.

Ta kazetariak orduan:  Ipini patrolaren aurrean, mesedez. Oñatitik etorri zarete?

Ez, Zarauztik.

Ah, bale, eskerrik asko!

Ta badoa kazetaria bulegora, eta han jabetzen da poliziak eragindako urduritasunarengatik ez diela galdetu ezta zer egin behar duten Patria telesailean ere. Jaisten da berriro haiengana… eta hara non ikusten dituen Gila tabernaren paperak esku-artean!!!!

- Baina ez zarete etorri ‘Patria’ telesailerako?
- Eeeez. Inspekzioa egitera etorri gara.
- Baina orduan zela laga didazue ba argazkia ateratzen?
- Ba etorri zara, galdetu egin duzu eta baietz esan dizugu…

… eta horrela, kazetaria erredakziora bueltatu da, oraindik ere oso ondo ulertu barik Guardia Zibilarekin izandako elkarrizketa surrealista samar hori, eta Guardia Zibilaren bikote baten argazkiarekin.