Guraso eta argazkilari boluntarioek ateratako 40tik gora argazkiz osatutako erakusketa inauguratuko da bihar, 19:00etan Herri Antzokiko erakusketa gelan. Argazkiekin batera, egunari buruzko bideoa ere ikusgai izango da.
Handiak eta txikiak
Formatu handiko zein formatu txikiko argazkiak ikusi ahalko dira: eskolan bertan mailaka ateratakoak zein eskolatik kiroldegirako kalejiran eta kiroldegiko dantza-saioan ateratako argazkiak. Hain justu, argazkien kopiak erosteko aukera ere emango dute, ohi moduan.
Inaugurazio ekitaldira bertaratuko dira, besteak beste, argazkilari lanak bete zituzten boluntarioak: Javi Aldai, Arkaitz Arana, Lorea de Castro, Fernan Oregi eta Ubane Madera.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik barikura 19:00etatik 20:30era eta zapatuan 12:00etatik 13:30ak bitartean.