27 eguneko greba

Ubane Madera 2019ko mar. 24a, 08:58
Soraluzeko Mesedeetako egoitzako hainbat langile Plaza Berrian protestan, martxoaren 7an.

ELA sindikatuak berriro ere grebara deitu ditu nagusien egoitzetako langileak, baita Soraluzeko Mesedeetako egoitzakoak ere. Oraingo honetan 27 eguneko greba deitu du, “Diputazioaren pasibotasuna ikusita”. Apirilaren 1ean hasiko dituzte lanuzteak.

Bi zatitan egiteko, 27 eguneko greba egitera deitu ditu ELA sindikatuak nagusien egoitzetako langileak: apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 , 10, 11, 12, 26, 27, 28, 29, eta 30 eta maiatzaren 1etik 10era.

Akordioa

ELA sindikatuak salatzen duenez, bi urteko negoziazioaren ondoren, “ELAk patronalaren gehiengoarekin aurre-akordioa erdietsi du; horren jakitun izan da hasieratik Diputazioa eta Gizarte Politiken Diputatu Maite Peña bera. Biek ala biek hasieratik ezagutu dituzte emandako pausuak eta lortutako aurreakordioa. Geroago, ordea, ez finantzatzea erabaki dute. Honako hauek dira akordioaren xehetasunak: 

  • Sinadura bikoitza, sektoriala eta enpresakoa.
  • Iraupena 2017 - 2020.
  • Soldata igoera KPI+ %8, 4 urtetan banatuta.
  • Antzinatasuna 42 euro, 2021erako.
  • Igande eta jaiegun (PLUS) 45 €, 2021erako
  • Norberaren egin beharretarako 3 egun 2021erako. Jardunaldiaren barruan.
  • Atsedenaldia: ordaindutako 20 min 2020an.
  • Eszedentzia: 6 urtekoa umeak 10 urte egin arte eta 5 urte bere kargura duen menpekoarengatik.
  • Lanaldiaren murrizketa: umeak 15 urte bete arte.
  • Enplegua: %100eko jardunaldiak eta kontratu mugagabeak izatea”. 

Akordioa gauzatu ezin denez, bada, sindikatu abertzaleak  “borrokaren bidean sakontzea” erabakita deitu du 27 eguneko greba.

Soraluzeko egoitzako hainbat langilek ere bat egingo dute protestarekin eta datozen egunotan jakinaraziko dituzte mobilizazioak.