Zubia, Santa Ana, Plaza Zaharra, Plaza Berria, Etxaburueta… bisitatuko dituzte 14 dantzarik eta 6 txistularik bihar goiz-eguerdi partean, dantzarako zaletasuna eta aukera herritarrekin partekatzeko eta elkarrekin dantza egitera animatzeko.
Egitaraua
Dantza herrikoiak eginez, herriko dantzariak ibiliko dira bihar kaleak animatzen, baina ez dira dantzari jantzita ibiliko, hain justu, arrimatzen zaizkien herritar guztiak taldekide sentitu daitezen.
Honako jarduna izango dute:
- 10:00etan, txistularien diana eta kalejira.
- 12:30ean, dantzariekin kalejira, herrian zehar.
- 12:45ean, buruhandiak.
- 15:00etan, parte-hartzaileen bazkaria.
“Eta arratsaldean ere ibiliko gara, bestetan moduan”, gaineratu dute. Horrez aparte, eguneko jardunaren tarte batean Mesedeetako egoitzako bizilagunak bisitatuko dituzte Txistudantzako hainbat kidek, eta egoitzaren aurreko aldean dantza saiotxoa eskainiko diete egoiliarrei.