‘Patria-ren irakurketa “partziala” salatu dute

Ubane Madera 2019ko mar. 21a, 16:02

'Patria-ri buruzko kartel kritikoak.

Gaur, eguena, kartel anonimo batzuk azaldu dira udalerriko hainbat paretatan pegatuta, ‘Patria’ telesailaren grabazioen harira. Besteak beste, Aranbururen eleberriak euskal gatazkarekiko egiten duen irakurketa “partziala” salatzen dute, Ramon Zalloren eta Mariano Rajoyren iritzi bana baliatuta.

Karteletan irakur daitekeen moduan, batetik Euskal Herriko Unibertsitateko Ramon Zallo katedradunaren iritzia dakar, esaten duena, laburbilduz, Aranburuk planteatzen duen euskal gatazkari buruzko errelatoa dela “nahikoa partziala eta manikeoa”.

Bestetik, Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiaren hitz batzuk ere badakartza, ‘Patria’ goraipatzen dituenak, esanez, besteak beste,”ongiaren eta gazikiaren artean desberdintzeko” balio duela Aranbururen eleberriak.

Galderak

Ondoren, hiru galdera planteatzen ditu:

1- Ea udalerriak eta soraluzetarrek nahi duten ‘Patria’-k planteatzen duen euskal gatazkaren errelatoa.
2- ‘Patria’-ren sarien eta goraipamenen atzetik ez dagoen interes politikorik.
3- Ea gatazkaren ondorioak eta minak alde bakarrekoak diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.