Kooperatibaren batzar orokorra

Ubane Madera 2019ko mar. 21a, 15:08
Kooperatibaren saltokia.

Gaur, eguena, ohiko urteko batzar nagusia egingo du Soraluze Kooperatiba Elkarteak. Bertako bazkide guztiak daude bertara deituta, eta besteak beste, urteko kontu ekonomikoak aztergai izango dituzte. Baita batzorde zuzendariaren eta kontseilu zaindariaren aukeraketa ere. Batzarra 20:30ean hasiko da.

Zazpi puntuko gai-zerrenda izango dute aztergai gaur Soraluze Kooperatiba Elkarteko batzar orokorrera bertaratzen diren bazkideek. Kontu ekonomikoekin batera, emaitzen banaketa, bazkideen altak eta bajak eta batzorde zuzendariaren eta kontseilu zaindariaren aukeraketa aztertuko dituzte, hain justu ere.

Batzarrerako lehen deia 20:00etan da eta 20:30ean bigarrena. Gaur egun kooperatiba elkarteak 450 bazkide inguru ditu.