Gaztelekuko kristala apurtuta

Ubane Madera 2019ko mar. 20a, 09:50
Gaztelekuko kristala apurtuta. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Asteburu luzearen ondoren, apurtuta azaldu da Gaztelekuko kristala. Kiroldegi gainean asteburu askotan azaltzen diren apurketa-pintaketen testuinguruan kokatu du Udalak gertakaria. Ahalik eta lasterren aldatuko dute kristala.

Atzo, martitzena, jabetu ziren Gaztelekuko kristala apurtuta zegoela. iker Aldazabal alkateak jakinarazitakoaren arabera, datozen orduotan kristal hondarrak batu eta ahalik eta lasterren ipiniko diote berria Gaztelekuari.

Astebururo

“Asteburuen ondoren, beti beldurrez egoten gara ea zer pasatuko. Kiroldegi gainean, esaterako, pintadak astebururo azaltzen dira, eta bertako tarimak, zaborrontziak eta beste apurtuta, sarri samar”, kontatu du alkateak.