Iker Garcia plazentziatarraren FOEHN taldea Gaztea maketa lehiaketako bozketan

Egoitz Unamuno 2019ko mar. 15a, 16:46

FOEHN taldea.

Iker Garcia plazentzitarrak parte hartzen duen FOEHN taldeak hiru abesti aurkeztu ditu Gaztearen Maketa Lehiaketara. Epaimahaiak finalista izateko aukeratu du eta orain entzuleen bozkak behar ditu  finalera pasatzeko. Herritarrek martxoaren 20ra arteko epea dute bozka emateko.  

Iker Garcia plazentziatarrak ondorengo deialdia zabaldu du sare sozialetan: "Kaixo lagun! Musika talde berri bati bultzadatxo bat emateko tarterik bai? FOEHN gara eta gure lehenengo lana izango denaren 3 abesti aurkeztu ditugu Gazteako Maketa Lehiaketara. Ondorengoa proposatzen dizugu: entzun itzazu gure abestiak eta, hala merezi dugula baderitzozu, emaiguzu zure botoa. 
 
Nola bozkatu?
1. Sartu hemen:
2. Bilatu “Foehn” eta sakatu BOZKATU botoia.
3. Azpialdean, zure datuak bete eta botoa BIDALI.
4. Botoa BERRETSI datuak betetzerakoan eman duzun helbide elektronikoan.
 
Bozketa epea martxoaren 20an amaitzen da. Ordura arte egunean boto bat eman dezakezu. 
Eskerrik asko bihotzez eta laster arte!"
 

Maketa bozkatuenak Bilboko finalera

Bi maketa bozkatuenak finalera pasatuko dira zuzenean eta bi horiekin batera epaimahaiak beste hiru maketa aukeratuko ditu finalera pasatzeko.  
 
Gero, finalera pasako diren bost hautatuek, apirilaren 5ean Bilboko kafe Antzokian joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko da.
 
Sariak mamitsuak dira. Epaimahaiaren saria 5.000 eurokoa da eta GazteBizHitza Saria (Entzuleen saria) 2.500 eurokoa.