Skate guneari buruzko batzar irekia

Ubane Madera 2019ko mar. 18a, 09:00

Skate-gunearendako kokalekua.

Skate gunea sortzeko dauden aukerak eta aurrekontua azaltzeko, batzar irekia egingo dute Soraluzeko Udaleko Haur eta Gazte saileko arduradunek datorren eguaztenean, martxoaren 20an. Bertara gonbidatuta daude, bereziki, skate parkearekiko interesa duten gazteak.

Eguaztenenean, martxoaren 20an, 16:00etan elkartuko dira udaletxeko osoko bilkuren aretoan etorkizuneko skate parkeari buruz berba egiteko.

Aisialdia eta kirola

Padel pistaren ondoan egokitu nahi du Udalak skate gunea, gazteek aspalditik horrela eskatuta dutelako, eta gazteen artean kirolarekin lotutako aisialdi aukerak bultzatzeko. Hori horrela, batzarrera bereziki daude gonbidatuta skategunearekin interesatuta dauden gazteak. Udaleko Haur eta Gazte saileko ordezkariek bertan azalduko diete skateparkea ipintzeko dauden aukerak eta aurrekontua zeintzuk diren.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.