Edukiontziak Baltegietara

Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 20:13

Edukiontzien kokaleku berria.

Udalak jakinarazi duenez, 'Patria' telesailaren grabaketa lanak medio, bihar, barikua, Zubi Nagusiko edukiontziak Baltegietako aparkalekura eramango dituzte. 

Zubi Nagusiko edukiontziak ipintzeko kokaleku berria seinaleztatu du Udalak, Baltegieta kalean.

Besteak beste, margotze lanak egingo dituzte bihar Zubi Nagusian. Aparkalekuak marraztuko dituzte, baterian, 'Patria' telesailaren grabaziorako. 

Egunotan farola berriak ere ipini dituzte zubian, zeregin bererako. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.