Bihar asfaltatuko dute Errabal

Ubane Madera 2019ko mar. 14a, 10:30

Errabal obretan, gaur eguena.

Eguraldia lagun bada, bihar, barikua, egingo dituzte Errabal kalea zolatzeko lanak. Aurreikuspena da 09:30ean hastea eta 14:00etan bukatzea. Lanok iraun bitartean, oinezkoek ezin izango dute bertatik pasatu.

Errabal kaleko lanik handienak bukatzear dira, izan ere, bihar, barikua, asfaltatuko dute kalea, eguraldiak laguntzen badu.

Oinezkoendako itxita

Zolatze lanek irauten duten bitarterako hainbat gomendio egin ditu Udalak, izan ere, besteak beste, 09:30etik 14:00ak arte oinezkoak ezin izango dira Errabaletik pasatu.

Horrez aparte, Udalak dio tarte batzuetan Zubi Nagusia ere ezin izango dela erabili, eta ahal dela komeni dela Gila tabernaren aldeko espaloia erabiltzea, inguru hori egokituko dute-eta lanek ahalbidetzen duten neurrian. Arretaz jokatzeko eta zerbait gertatuz gero obretako langileengana jotzeko ere gomendatu du Udalak.