"Aldundiari exigitzen diogu har ditzala neurriak lan-istripu gehiago gerta ez dadin" EH Bildu

Ubane Madera Zangitu 2019ko mar. 14a, 09:04
Elkarretaratzea, atzo arratsaldean.

EH Bilduk deituta, atzo arratsaldean hainbat herritar batu ziren lan-istripuen aurrean neurriak har daitezela eskatzeko eta Iñaki Oregiren sendiari elkartasuna adierazteko.   

EH Bilduren iritziz, lan-istripuen arazoa estrukturala da, atzean "faktore komunak" daudelako: "prekarietatea, azpikontratazioak, segurtasun falta... baita azken istripu honetan ere".

EH Bilduk gai honetan administrazio publikoek duten "ardura" azpimarratu du. "Gipuzkoako Aldundia mantzentze-lanak azpikontratatzen ari da eta horrek prekarietatea eta lan-baldintzen kaxkartzea dakar. Horren aurrean Aldundiari exigitzen diogu neurriak har ditzan, lan istripu gehiago gerta ez dadin". Horrekin batera, koalizioak bere kezka agertu du instituzio publikoek gertatutako "azkenengo lan istripuen aurrean mantendu duten isiltasunagatik".