Ura moztuko dute, gaur

Ubane Madera 2019ko mar. 14a, 09:04

Errabal kalean moztuko dute ura, besteak beste.

Gaur, eguena, ura moztuko dute Errabal kaleko lehen zenbakitik 29. atariraino, eta Atxuriko lehen zenbakitik 9. atariraino, ur-horniketa sarean egingo dituzten hobekuntza obrengatik. Horrekin batera, Gipuzkoako Urak partzuergoak jakinarazi du, urteko lehen hiruhileko kontagailuen irakurketa martxoan egingo duela.

Bihar, eguena, 09:00-13:00ak bitartean, ura moztuko dute Atxuri kaleko lehen zenbakitik 9. atariraino eta Errabal kaleko 1. zenbakitik 29. atarirainoko tartean. Gipuzkoako Urak partzuergoak jakinarazi duenez, inguruko ur horniketa sarean egin beharreko hobekuntza lanengatik moztuko dute ur-hornidura.

Horrez aparte, uren  partzuergoak jakinarazi du 2019ko lehen hiruhileko ur-kontagailuen irakurketak martxoaren 18ko astean hasiko dituztela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.