Interneta eta mugikorrak ikasgai

Ubane Madera 2019ko mar. 12a, 15:33
Hainbat herritar emozioei buruzko tailerrean, urtarrilean.

Esperientzia Gelak jarri du hitzordu berria: Interneti eta mugikorrei buruzko ikastaro-tailerra antolatu du, martxoaren 20tik apirilaren 10era bitartean, eguaztenero. Eta oraingo barikuan bukatzen da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira.

Teknologia berriei begira antolatu du ikastaro berria Esperientzia Gelak. Egunerokoan ia ezinbesteko bilakatu diren mugikorrei eta Interneti buruzko kontuak landuko dituzte, martxoaren 20an eta 27an, eta apirilaren 3an eta 10ean, 17:00etatik 19:30era bitartean egingo diren.

20 plaza

Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da matrikulatuta egotea eta, gehienez, 20 pertsonarendako lekua izango da -izen-emate ordenaren arabera hautatuko dira-. Izena Itxaropena elkartean eman behar da eta azken eguna, barikua da, martxoaren 15a.