Momentu latz honetan, Soraluzeko EHBildutik gure elkartasuna eta laguntza adierazi nahi dizkiegu hildako langilearen senide, lagun eta lankideei.
Egoera gogor honen aurrean argi esan behar dugu arazo estruktural baten aurrean gaudela, lan istripuek faktore komunak konpartitzen dituztelako: prekarietatea, azpikontratazioak, segurtasun falta,... baita azken istripu honetan ere.
Azken gertaeraren aurrean administrazio publikoaren ardura azpimarratu nahiko genuke. Gipuzkoako Foru Aldundia bideetako mantenu lanak azpikontratatzen ari da, eta horrek prekarietatea eta lan baldintzen kaxkartzea dakar. Honen aurreran, Aldundiari exigitzen diogu neurriak har ditzan lan istripu gehiago gerta ez daitezen, lan baldintza egokiak ezarri ditzan eta efikazak ez badira, osasun politikak alda ditzan. Kezkagarria iruditzen zaigu, halaber, instituzio publikoek gertatutako azken lan istripuen aurrean mantendutako isiltasuna.
Gertatutakoa salatzeko eta berriz horrelakorik gerta ez dadin beharrezko neurriak exijitzeko, EHBilduk dei egiten die soraluzetarrei martxoak 13an arratsaldeko 18:30ean Plaza Berrian egingo dugun kontzentrazioan parte hartzeko.
Lan istripu gehiagorik ez!