Martxoak 8

Emakumeen irrintzi gordinak plazatik

Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 11:26

Arratsaldean egin zuten martxoaren 8ko ekitaldi nagusia. Emakume askok hartu zuten ahotsa eta momentu hunkigarriak bizi izan ziren.  

Poesia musikatuak, azken hilabeteetan Korner Moreak bildu dituen tratu txarren testigantzak, askotariko jardunetan diharduten emakumeen aldarrikapenak, bertso musikatuak... Osagai asko izan zituen martxoaren 8ko ekitaldi nagusiak eta plaza beterik eman zioten agurra greba egun arrakastatsuari, irrintzi eginez eta dantzan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.