Musikaz eta kolorez jositako mobilizazioa izan da. Oso jendetsua, hirurehun herritar baino gehiago batu dira eta.
Mobilizazioa Plaza Berritik atera da eta herriaren alde batetik - Gabolats, kiroldegiko paseoa...- eta bestetik -Estaziñoa, Ola, Santa Ana...- ibili egin eta gero plazan amaitu da berriz.
Ibilbide osoan zehar feminismoaren aldeko eta patriarkatuaren kontrako leloak jaurti dituzte, askotarikoak: "Behera, behera, behera, patriarkatua behera! Gora, gora, gora, feminismoa gora!", "En mi moño y en mi coño, mando yo!", "No queremos flores, queremos derechos!", "Bizitza erdigunera!". Baita faxismoaren eta kapitalismoaren aurkakoak ere: "Sua, sua, sua, faxismoari sua", "Kapitalismoa suntsitu!". Eta ez dira falta izan lelo umoretsuak ere: "Gora Santa Ana feminista" -Santa Ana kalean-. patriarkatua suntsitu
Mobilizazioaren amaieran, plataformako bi kidek idatzia irakurri dute plazan. Adierazi dute, gaurko egunez, Euskal Herrian 200 ekimen baino gehiago deitu direla eta mundo osoko 140 herrialdetan izango direla mobilizazioak. Zapaldutako emakumeak izan dituzte gogoan - pentsionistak, lan prekarioetan lan egiten dutenak, garbiketa eta erresidentzietako langileak, indarkeria matxista jasan dutenak…-. Horren aurrean, autodefentsa feminista eta hitzarmen sozial berria aldarrikatu dituzte.