Martxoak 8

Greba eguna Soraluzen

Erredakzioa 2019ko mar. 8a, 11:33

Dagoeneko hainbat denda eta taberna itxita daude eta eguerditik aurrera beste askok itxiko dituzte ateak. Atzo iluntzean eta gaur goizean, mugimendu feministako kideek kaleak kolore morez jazten jardun dute.   

Mugimendu feministak eguerdiko hamabietan jarri du hitzordua Plaza Berrian, herria zeharkatuko duen mobilizazio zaratatsua abiatzeko. 

Ondoren, 14:00etan, emakumeen bazkari autogestionatua egingo dute Plaza Zaharreko karpan. Bitartean, gizonezko talde batek antolatuta Lagun Maitea elkartean bazkaltzen emango diete aurrez izena eman duten umeei.                    

Eguneko ekitaldi nagusia, berriz, iluntzeko 19:00etan egingo dute, hori ere Plaza Zaharreko karpan.

Plaentxia.eus-ek egun osoan zehar egingo du greba egunaren jarraipena.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.