Kiroldegia gainezka, umeen dantza erakustaldian

Ubane Madera 2019ko mar. 6a, 13:41

6 talde, 120 neska-mutiko eta haien gurasoak. Horiexek izan ziren atzo, Aratuste martitzena, eguneko protagonista nagusiak. Kiroldegia gainezka zegoela erakutsi zituzten azken hilabetetan jo ta fuego entseatzen jardun dituzten dantzak. Kiroldegikoa amaitutakoan, kalean segitu zuen jaiak; buruhandiekin zezenekin pare ibili ziren oinak airean neska-mutikoak eta ondoren Lisker taldea arduratu zen haien oinak airean mantentzeaz. (Laburpen bideoa: Ander Pastoriza).

1. mailatik hasi eta 6. mailara bitarteko neska-mutikoek jardun zuten atzo, kiroldegian, nor baino nor iaioago dantzan. Gurasoen laguntzarekin, astero entseatzen ibili dira, Aratuste martitzeneko dantza erakustaldia prestatzen eta atzo ikusitakoa ikusita, gogor lanean ibili direla zalantzarik ez dago.

Gero, kalean segitu zuen parrandak. Buruhandiek egundoko arrakasta izan zuten, ohi moduan. Eta Aratusteak bukatzeko, Plaza Zaharreko karpan borobildu zuten eguna, Liskerren dantzaldiarekin.