13 bat musika-zalek girotu zuten zapatuko Bertsio Gaua gaztetxean, majo girotu ere. Rock klasikoa, estilo propioa duen Iggy Pop-en doinuak eta Royal Blood-en garaje estiloko rock gogorragoak barreiatu zituzten taula-gainekoek, dantzan eta kantuan egiteko deseatzen zeuden ikusleen gozamenerako.
Dena eman zutela azpimarratzekoa da. Adibide moduan, jam sessiona egin zuten bertsioen kontzertuaren amaieran, eta hor bestelako musika-zaleek ere parte hartu zuten. Eta batek atzaparra apurtu ere egin zuen musika jotzen zebilela.