Oraingoz, honakoa egingo dute, Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duenez: Zubi Nagusiko errepidea, gorriz margotuta dagoena, beltzez margotu.
Gaur egungo kale altzaritegia eta kaleen kolore gorria ez dator bat 90. hamarkadako herri batek zuen estetikarekin, ondorioz erretiratu egin behar dira altzariak, eta kaleak beltzez margotu.
Farolak, esukiontziak...
Gauza bera gertatzen da kaleko farolekin ( Zubi Nagusikoak, Plaza Zaharrekoak e.a.…) ere, eta horiek ere kendu edo aldatu egin beharko dira.
Atzo, esaterako, Zubi Nagusiko kabina kendu eta eraman egin zuten. Zubiko edukiontziei dagokienez, berriz, espaloi aldera erretiratuko dituzte.
Asmoa margoketa lanekin hastea da, lehenengo Zubi Nagusia margotuko dute, eta ondoren Kalebarren eta Santa Anako kaleak ere margotu beharko dira beltzez.
Jakina, grabazioak bukatzean atzera ere gorriz margotuko dute guztia, eta kale altzariak zeudenetan lagako dituzte.