Guztira 14 argazkiz osatutako egutegia lantzen du urtero Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak, elkarteko argazkilariek Soraluzeko paisaia, kale, bazter, plaza edo bestelakoei egindako argazkiekin osatutakoa. Bada aurten soraluzetarrak gonbidatu nahi dituzte egutegirako argazkiak bidaltzera.
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko kideek argazki bana txertatuko dute egutegian. Une honetan, gehienez ere bost kidek. Egutegiaren azala eta kontrazala, berriz, Kontrargi Argazki Rallyaren 2018ko ediziokoa argazkiekin osatuko dira. Eta gainontzeko argazkiak pertsona interesdunek egin ditzaketen ekarpenen artetik aukeratuko direla jakinarazi du Soraluzeko argazkilaritza elkarteak.
Baldintzak eta irizpideak
Argazkiak helarazteko baldintzak, aukerak eta irizpideak ondorengoak izango dira:
- Argazkiak Soraluzen bizi diren pertsonek baino ezin izango dituzte helarazi.
- Helarazitako argazkiek Soraluze identifikatzeko aukera eman beharko dute (paisaia, xehetasunak, kaleak, plazak, eraikinak, e.a.).
- Helarazitako argazkiak hilabete zehatz baterako izan daitezke edota edozein hilabetetarako.
- Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboa arduratuko da argazkiak jaso, aukeratu eta hilabeteka banatzeaz.
- Argazkiek ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Zabalera : 37,5 cm - 3543 pixel
- Altuera : 25 cm - 2362 pixel
- Bereizmena :250ppp (pixel hazbeteko)
- Formatoa : JPGE
- Argazkiko fitxategi bana bidaliko da, ondorengoa adieraziz:
- Egilearen izena.
- Argazkiaren deskripzioa eta kokapena.
- Argazkia zein hilabetetan argitaratu nahi den (Aukerakoa)
- Fitxategiak ondorengo posta-helbidera helaraziko dira:kontrargiargazkikolektiboa@gmail.com
- Argazkiak bidaltzeko epea 2019ko uztailaren 31n amaituko da.