Zela ez, Martxoaren 8ko astea den honetan, emakumeengan ipini dute iparra eguerdian pentsio publiko duinen alde egindako elkarretaratzean.
95 bat herritarrek babestuta, eta azpimarratuta emakumeak direla gizartean %50, hainbat salaketa konpartitu dituzte:
- Gizonek baino %37 erretiro pentsio baxuago kobratzen dute.
- Pentsioen zenbatekoa ere txikiagoa da, batez ere miseriazko alarguntza pentsioetan, EAEn batez beste 816,16 euro. Eta alarguntzan pentsioen %93a emakumeek jasotzen dute.
- 2016an gizonezkoen erretiro pentsioa emakumezkoena baino %79 altuago zen.
- “Ezkutuko ekonomian, etxeetan zein zaintza lanetan ez dugu lan duin eta kotizaturik izateko aukerarik eduki eta pobrezia edo mendekotasun egoerara kondenaturik ikusi dugu gure burua”.