Aratusteak 2019

Kolorez eta musikaz blai, Euskal Aratosteetan

Ubane Madera 2019ko mar. 2a, 12:06

Euskal Aratosteak irudikatuz, kolorez eta musikaz bete zituzten neska-mutikoek Soraluzeko kaleak atzo, barikua. 

Zaku-zaharrak kriskitinekin, joaldunak txintxarriekin, guztiek ere Ziripoti zeharka begiratzen ziotela… Plaentxi Herri Ikastetxetik abiatu ziren kiroldegira, eta han, frontoia lepo zela eskaini zituzten asteotan eskolan entseatutako dantzak, Musika Eskolako musikariek lagunduta. Txalo zaparradarekin eta guraso boluntarioek prestatutako txokolate ederrarekin borobildu zuten eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.