Aratusteetako taldekako mozorro lehiaketarako internet bidez herritarren iritzia jasotzeko bozketa duzu hau.
Interneteko bozketaren emaitzak %40ko pisua izango du epaimahaiaren azken erabakian. Gainerako %60a, epaimahaiaren iritziaren arabera erabakiko da, ondorengo sei puntuak baloratuta: erakutsitako umorea; sortzen duten giroa; originaltasuna; janzkera; eszenografia eta mozorroak gaiarekin duen lotura.
Epaimahaiak martitzenean jakinaraziko du bere erabakia, arratsaldeko 20:00etan, dantzaldiaren atsedenaldian, Plaza Zaharreko karpan. Hiru sari banatuko dituzte: 1. 150 euro; 2. 100 euro; 3. 50 euro.
Epamahaiaren erabakia ikusi ahal izango da Plaentxia.eus-en 21:00etatik aurrera.