Esan daiteke Iñaki -ezagunagoa Laja izenez-, trikitiarekin jaio zela, eta trikiti doinuak eraman zuela. Urte askoan, ia 60 urtean, Euskal Herriko txoko asko eta asko alaitu izan ditu bere trikitixa eskuetan zuela, baita niretako berezia den San Andres auzoko festa ere, eta afari asko. Pasa den urtean, Aisterrazun eta San Andres auzoan, esaterako, merezitako omenaldiak jaso zituen, bere erromeriako grin hori bizi-bizi mantentzearren. Erromerietan inoiz ez zen falta, bidekoa edota fandango edo arin-arin bizi eta alairen bat. Luze jo zezakeen erromeria ingurukoei belarriak alaituaz eta hankak dantzan jarriaz. Ederra zen bera entzutea, eta ederra bere atzamarrak trikitiaren botoiak laztanduz nola mugitzen zituen ikustea ere. Bere umiltasun handiarengatik, eta aurpegian beti ageri zuen irribarreari esker, Laja, maisu handia, oso maitatuta izan da denean. Dagoen lekuan dagoela, trikiti panderoei soinua ateratzen segi deigula, bere oroimena bizirik mantenduz.