Pentsioen gaia mahai gainean mantentzeko ahaleginean

Erredakzioa 2019ko ots. 25a, 13:19

Manifestazioa gaur eguerdian.

Gaur goizean ere, pentsionistek manifestazioa egin dute herriko kaleetan. Datozen hauteskundeetan pentsioen gaia mahai gainean izatea lortu nahi dute.

Manifestazioaren amaieran Araba, Bizkaia, Gizpuzkoa eta Nafarroako pentsionisten oharra banatu dute, zeinetan ematen duten azken egunetan alderdi politikoekin izandako kontaktuen berri eta azpimarratzen duten zein garrantzitsua den kalean protestatzen jarraitzea, alderdi politikoek euren programetan eta hauteskundeetako debateetan landu dezaten gaia. Gainera, adierazi dutebat egiten dutela martxoaren 8rako deituta dagoen emakumeen grebarekin eta martxoaren 11n mobilizazioei zentzu berezia emango dietela derrigorrezko erretiroaren mendeurrena gogoratzeko.    

Horrekin batera, emakume pentsionisten egoera salatzen duen beste idatzi bat ere banatu dute, gogoraraziz greba feministan 1.080 euroko pentsioak aldarrikatuko direla.