Martxoak 8

M8rako motorrak berotuta

Ubane Madera 2019ko ots. 25a, 09:46

Eskualdeko talde eta batzorde feministek deituta giro onean egin dute elkarretaratzea atzo eguerdian, domeka, Elorregin. Soraluzeko ordezkaritza ere bertaratu zen. "Borroka feminista" aldarrikatu zuten nabarmen.

Oinez zein bizikletan egin zuten bidea askotariko adin eta profiletako emakumeek elkarrekin, Martxoaren 8ko greba egunerako motorrak berotzeko, herri ezberdinetako ordezkariak elkar ezagutzeko eta emakumeen eta berdintasunaren aldeko aldarrikapenak bistaratzeko.

Olatz Sebalek, Korner Moreako ordezkariak "borroka feminista" aldarrikatu zuen Goiena Komunikazio Taldearen kameren aurrean.

(Bideoa eta argazkiak: Isa Aranberri, Korner Morea eta Goiena Komunikazio Taldea).

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.