Musika eta dantza, ikasleen eskutik

Ubane Madera 2019ko ots. 23a, 11:01

Kantu herrikoiak eta modernoak interpretatu zituzten atzo Debagoieneko eta Soraluzeko musika ikasleek Herri Antzokian. Euskal dantza saio eta guzti, etxekoek borobildu zuten saioa, rock eta soul doinuekin, bideoek erakusten duten moduan, majo borobildu ere. Eta hasi ere, etxekoak hasi ziren, Eskoriatzako abesbatzarekin kolaborazioan.

Batez ere, gurasoak izan zituzten entzule fin atzo iluntzean, barikua, Herri Antzokia egindako kontzertuan. 7 urteko neska-mutikoetatik hasi eta 20tik gorakoetaraino, denetarik izan zen taula gainean. Musika taldeak ere askotarikoak izan ziren, eta jakina, baita haiek interpretatutako doinuak ere.

Saio arina eta gustura entzutekoa eskaini zuten, eta amaieran ondo merezitako luntxa partitu zieten musikari gazteei.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!