2019/03/07 21:00 - 23:00

Ostegunetako pelikula: "Carmen y Lola".

Ostegunetako pelikula: "Carmen y Lola".
Herri Antzokia, Soraluze

Ostegunetako pelikulak zikloaren barruan, "Carmen y Lola" filma ikusi ahal izango da, iluntzeko 9etan antzokian.

Carmen Madrilgo hiri-inguruan bizi den ijito nerabea da. Beste edozein emakume ijito bezala, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen den bizitza bizitzera deitua da: ezkondu eta ahal duen beste seme-alaba haziko ditu. Baina, egun batean Lola ezagutuko du, ezohiko emakume-ijitoa. Lolak unibertsitatera joatea du amets, txorien graffitiak marrazten ditu eta desberdina da. Carmenek berehala garatuko du Lolarekiko konplizitatea eta deskubrituko duen munduak, nahitaez, euren familien aldeko errefusera eramango ditu.

Arantza Echevarría

Arantxa Echevarríak duela 20 urte luze egiten du lan zinemaren arloan. Bere film laburrak hogeita hamarretik gora jaialditan izan dira hautatuak eta sarituak. De noche y de pronto Goya sarietarako izendatua izan zen 2014an eta Yo, presidenta lanak proiektu onenaren saria jaso zuen Medina del Campo-ko Jaialdian. Cuestión de pelotas eta El solista de la orquesta dokumentalen zuzendaria izan da. Carmen y Lola da bere opera prima.