Azken entseguak eginda, Soraluzeko Musika Eskolakoek guztia gertu dute bihar, barikua, Debagoieneko eta Soraluzeko musika eskolek eskainiko duten kontzerturako. 18:00etan hasi eta ordubete pasako emanaldia izango da, eta bertan musika eskola bakoitzeko ordezkaritzak bizpahiru kantu interpretatuko ditu.
Musika mota ugari
Adibide batzuk ipintze aldera, Soraluzeko Musika Eskolako konbo taldeak Muse taldearen Feeling Good eta Amy Winehouse abeslariaren Back to black joko dituzte. Eta haiekin batera, Huntza, Zea Mays eta Alaitz eta Maider moduko euskal taldeen kantuak entzun ahalko dira, eta baita ere euskal kanta herrikoiak, irlandarrak, kubatarra eta beste.
Dantzari eta guzti
Gainera, musika talde orotarikoek jardungo dute, eta dantzariek ere parte hartuko dute ikuskizunean. Kontzertura bertara daiteke interesa duen edozein; Soraluzeko Musika Eskolak, esaterako, bereziki gonbidatu ditu bertako ikasleen gurasoak eta lagunak.
Egitaraua honakoa izango da:
Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolako Haur Abesbatza:
- Hakay Hana- Japoniar kanta herrikoia
- Guantanamera- Kubatar kanta herrikoia
- Los cacharros- Marta Ariño
Zuzendaria: Cristina Cubillo
Aretxabaletako Leizarra Musika Eskolako dantzariak
- Arin arina eta Fandangoa- Herrikoia
- Jota Tudela- Herrikoia
Zuzendaria: Mikel Arce
Arrasate Musikaleko Folk taldea
- Kesh Jig- Irlandar kanta herrikoia
- Morrison`s Jig- Irlandar kanta herrikoia
- War Hent Kerrigovarch- Soic Siberil
Zuzendaria: John Prieto
Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako Triki Konboa
- Deabruak gara- Huntza
- Negua joan da ta- Zea Mays
- Txanpon baten truke- Alaitz eta Maider
Zuzendaria: Arkaitz Allur
Bergarako Musika Eskolako Big Banda
Funkytown- Stevens Greenberg Moldaketak: J. Benny
Breezin- Michael Sweeney
Gimme some lorin- S. Doris-M-Winwood Moldaketak: J. Benny
Twist and shout- B. Russell-P.Medley Moldaketak: J. Nowak
Zuzendaria: Angel Agiriano
Soraluze Musika Eskolako Konboa:
Feeling Good - Muse
Back to Black - Amy Winehouse
Zuzendaria: Mikel Arakistain