Roke Akizu basogintzaren inguruko mahainguruan

Egoitz Unamuno 2019ko ots. 19a, 15:56

XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak. Intsignis pinuaren gaitza izeneko mahaingurua egingo da bihar Villabonan eta bertan parte hartuko du Roke Akizuk, basogintzako beste hainbat aditurekin batera.  

Mahaingurua Alkartasuna Fundazioak antolatu du “Intsignis pinuaren gaitzak Euskal basoak zeharo jo dituen honetan, egungo Euskal Herriak duen basogintza politiken inguruan gogoeta egiteko une egokia dela” iritzita. Eztabaida zabaldu nahi dute eta “sektorean adituak direnekin basogintza berri baten oinarriak jarri; erakunde, akademia, zurgintza eta ekologiatik datozen ikuspuntuak uztartuz”.

Ondorengo parte hartzaileak jarriko dituzte mahaiaren bueltan:

- OSKAR AZKARATE eta JOSU AZPITARTE. BaskEgur-eko ordezkaria (Euskadiko Egurraren Elkartea).

- ITZIAR BARINAGA-REMENTERIA. EHUko Finantza Ekonomiako departamenduko irakaslea.

- ROKE AKIZU. Baso Ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendari ohia.

- AITZIBER SAROBE. Biologoa, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Naturkon taldeko koordinatzailea.

Moderatzaile: IÑAKI EZKURRA. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuorde ohia.

Hitzordua bihar izango da, otsailak 20, asteazkena, 19:00etan, Villabonako Subijana Etxean.