'El pajaro chogui', Jesus Urizarren omenez, Elgoibarko bandaren eskutik

Ubane Madera 2019ko ots. 19a, 11:01

Elgoibarko Udal Musika Bandak omenaldia egin zion hil berri den Jesus Urizarri. Duo Plaentxiko kide zenak bandarekin zuen harremana eta elkarlana eskertu eta soraluzetarra gogora ekarri nahi izan zuten modu horretan. El pajaro chogui kantua interpretatu zuten haren omenez.

Gorka Mujikaren batutapean, minutu bateko isilunea eta Jesus Urizarrek gustukoen zuen El pajaro chogui kantua interpretatuta, omenaldia eskaini zion Elgoibarko Udal Musika Bandak hil berri den Duo Plaentxiko kideari.

Antzokia lepo

Otsailaren 3an egindako kontzetuan Elgoibarko antzokia lepo bete zen, izan zen kanpoan sartu ezinda geratu zenik ere, eta kontzertuaren amaieran zutik ipinita, txalo zaparrada luzea jo zuten bertaratutako guztiek, Urizarren omenezko isilunearen ondoren. Jesus Urizarren seme Iban Urizar Ondartzak ere parte hartu zuen aitari egindako omenaldian. Fliskornoa jotzen du Elgoibarko musika bandan.

Bideoa Eulogio Mancebo udaltzain elgoibartarrak grabatu eta partekatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.