Teilak jausteko arriskuan

Etxea hesiz inguratuta.

Hesituta dago argazkiko etxea joan den asteaz geroztik. Teilatutik teila bat jausi zela-eta, babes hesia ipini dute hura inguratzen, inor ez dadin azpitik pasatu.

Errekaldeko etxebizitza hori Soraluzeko Udalak eskuratu zuen iaz. Izan ere, haren jabeek eraikina zaharberritzeko asmorik ezean, Udalaren asmoa da etxea botatzea.