Beste 30 pago landatuko dituzte Urkia Zelain, domekan

Ubane Madera 2019ko ots. 18a, 09:35

Umeak eta gurasoak iazko Zuhaitz Egunean.

Domekan, hilaren 24an, IV. Zuhaitz Eguna egingo dute. 09:00etan Plaza Berrian egin dute hitzordua oinez mendira abiatzeko, Urkia Zelairaino. Eta han landatuko dituzte aurtengo saiorako ekarritako 30 pagoak, 11:00ak inguruan. Ondoren, mokadutxoa emango zaie parte-hartzaileei, Izei Aterpean.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapenaren batzordeak eta Soraluzeko Mendi Taldearen Guraso eta Ume sailak elkarlanean antolatuta gauzatuko da domekan aurtengo Zuhaitz Eguna.

Mokadutxoa

Ohi moduan, Plaza Berritik abiatuta, oinez bertaratzeko proposamena egin dute. Eta behin Urkia Zelain, 11:00ak aldera ekingo diote zuhaitzak landatzeari. Helduen laguntzarekin, eta landatzeko esparrua gertu dutela landatuko dituzte pagoak, eta hesola batez inguratuta lagako dituzte, mendiko animaliez babesteko.

Ondoren, mokadutxoa egingo dute, Izei Aterpean.