Mendian motorrak ibiltzearen kontrako seinaleak

Ubane Madera 2019ko ots. 13a, 11:12

Joan den asteburuan azaldu ziren mendi-gainean motorrak ibiltzearen kontrako seinaleak, Karakate-Irukurutzeta mendilerroko hainbat puntutan azaldu ere. Ezenarrotarrek ingurua babesteko egiten diharduten ahaleginari beste norbait gehitu zaiola dirudi, bada.

Mendi-gainean motorrak ibiltzearen kontra dagoen beste ahots bat azaldu da asteburuan. Oraingo honetan, seinaletika lagun, motorrak bertan ibiltzea debekatzen duten kartelak ipini ditu norbaitek.

Lau halako

Hain justu, horrelako kartel bat azaldu da Gizaburuagan, beste bat Irukurutzetan, beste bat Gurutze-bakarren eta Karakate ondoan, Akelar inguruan laugarrena. Ingurua babesteko gertu dagoen “kontzientzia duen” beste lagun bat gehitu zaizkie ezenarrotar anaiei, bada. (Argazkiak: Julian Ezenarro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.